DeustoForum. “Mujeres y laicado, ¿corresponsables en la Iglesia Católica?” Javier Elzo, Carmen Bernabé eta José Luis de la Cuestarekin
2015eko irailaren 26an, Frantzisko aita santuak adierazi zuen Eliza Katolikoaren etorkizuna laikoen eta emakumeen eskuetan dagoela. Hala ere, hurbiletik begiratzen badugu, gizon zelibeen ahotsak du presentziarik handiena, emakume eta gizon ezkondu edo ezkongaiena –eliztarren gehiengoa osatzen dutenena– ia aditu ere egiten ez delarik. Ohitu baino ohituago gauden errealitate harrigarri samarra.
Gai horren inguruan hausnartzen du Javier Elzok bere azken liburuan: ¿Quién manda en la Iglesia? Notas para una sociología del poder en la Iglesia Católica del siglo XXI (PPC argitaletxea). Gai horren inguruan eztabaidatuko dugu datorren apirilaren 19an DeustoForumen.
Eztabaidan pertsona hauek hartuko dute parte: José Luis de la Cuestak (EHUko Zigor Zuzenbideko katedradunak), Carmen Bernabék (Deustuko Unibertsitateko Teologia Biblikoko doktoreak) eta Javier Elzok (Deustuko Unibertsitateko katedradun emerituak).
Izen-ematea*: Formularioa
*Leku kopuru mugatua. Ezinbestekoa da izena ematea ekitaldira joateko.
Harremanetarako: 94 413 90 20