DeustoForum. Nele Segers: “Sin ellas no hay futuro”

DeustoForum. Nele Segers:
2016/11/08
19:30 – 21:00
Gradu aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Zelan bizi da emakume bat krisi humanitarioko egoeran? Imajina dezakezu? Datu bat: 800 emakume inguru hiltzen dira egunero, haurdunaldiko eta erditzean izandako arazoengatik. Hori zati bat baino ez da. Gehiago ere badago: amak umeari GIB birusa transmititzea, fistula obstetrikoa, sexu indarkeria, emakumearen bizitza arriskuan jartzen duten abortuak. Solasaldi honetan, emakumeengan, haien osasunean, bereziki ugaltzeko osasunean duen eragina aztertuko dugu eta zelan erantzuten dion Mugarik gabeko Medikuak erakundeak arazo horri.
Mugarik gabeko Medikuak gatazka egoeran dauden 60 herrialde baino gehiagotan ari da lanean. Halakoetan, osasuna izateko eskubidea ia luxuzko kontua da. 2015ean, 220.000 erditze artatu genituen, sexu indarkeriaren 11.000 biktimari lagundu genien, 6.800 emakume haurdun tratatu genituen, GIB birusa seme-alabei ez kutsatzeko. Baina gutxi iruditzen zaigu; halako heriotza gehiago saihestu nahi ditugu. Emakumearen osasuna, gizarte osoaren funtsezko parte den aldetik, hobe daiteke eta hobetu behar da, asko baitago jokoan: HAIEK GABE EZ DAGO ETORKIZUNIK

 Izen-ematea* Formularioa
*Leku kopuru mugatua. Ezinbestekoa da izena ematea ekitaldira joateko. 

 Harremanetarako: 94 413 90 20

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

3 iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>