DeustoForum. Ruggero Raimondi. Opera Bihotzetik zikloa.

DeustoForum. Ruggero Raimondi. Opera Bihotzetik zikloa.
2019/10/08
19:00 – 19:00
Ellacuria aretoa. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
Eguna: 2019ko urriak 8.
 Ordua: 19:00-20:30.
Hizkuntza: Aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da italieratik.
Lekua: Ellacuria Aretoa.
Helbidea: Deustuko Unibertsitateko CRAI Liburutegiko -1 solairua (Bilbo). Mapa ikusi.

Toki kopurua mugatuaIzena ematea


Ruggero Raimondi
 abeslari eta eszena zuzendaria Bolonian jaio zen eta bertan debutatu zuen «La Bohème»-rekin, Festival dei Due Mondi jaialdian. Raimondiren lana munduko opera antzokirik garrantzizkoenetara zabaldu zen, 1969an Glyndebourne-ko jaialdian interpretatu zuen «Don Giovanni»-rekin hasita. La Scalan 1968an debutatu zuen «Turandot» operarekin; 1970ean, «Ernani» kantatu zuen Met-en; eta 1972an, Covent Gardenen «Simon Boccanegra». Pariseko operan 1975ean debutatu zuen «I vespri siciliani»-rekin eta Salzburgoko jaialdian 1980ean kantatu zuen lehen aldiz, «Aida» interpretatu zuelarik.

Grabaziorik gehien egin duen baxua da eta errepresentaziorik gehien egin duen kantarietako bat. Berrogeita bost urte baino gehiagoko ibilbidea izanik, XX. mendearen azken laurdeneko baxu-baritonorik hoberentzat jotzen da eta haren ahotsa ospetsua da. 1986an zuzendu zuen lehen aldiz «Don Giovanni»-ren produkzio bat eta kantari eta eszena zuzendari lanak bateratzea erabaki zuen, «Il barbiere di Siviglia» eta «Don Carlo» operetan, besteak beste.

Karrera ospetsu horretan zehar sari, ohore eta aitorpen ugari jaso ditu erakunderik garrantzitsuenengandik. OLBEren denboraldietan, kantari izan da «La forza del destino» (1966), «Ernani» (1968), «Simon Boccanegra» (1968), «Nabucco» (1969), «Faust» (1969), «Don Carlo» (1977) eta «Attila» (1977) operetan; eta eszena zuzendari izan dugu «Attila» lanean, 2014an.

The following two tabs change content below.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>