DeustoForum. Verdiren X. Astea. Christian Merlin: “Verdi et la France”
Christian Merlin paristarra frantziar kazetaritzako aurpegirik ezagunenetarikoa da. Le Figaro egunkariko musika kritikoa da duela 15 urtetik; horrez gain, aldizkari espezializatuetan ere laguntzen du, Diapason eta L’Avant-Scène Opéra bezalakoetan, eta France Musique-eko irratiko esataria da.
Germanista, musikologoa, letretako doktorea eta irakasle elkartua. Asko idatzi du Richard Wagnerri buruz (idatzi dituen bi tesietariko batean, Denbora Wagnerren drama musikaletan gaiaz ari da) eta bere best-sellerra, Au Coeur de l’orchestre, orkestra sinfoniko bateko barne bizitzari buruzkoa da. Lilleko Unibertsitateko irakaslea da aspaldiko 20 urteotan.
Urriaren 14an, asteazkenean, Christian Merlin-ek Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak (OLBE) babestutako Verdiren X. Astean parte hartuko du.
Aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.
Toki kopuru mugatua. Mesedez, etortzekoa bazara, adierazi hurrengo formularioa betez.
Informazio gehiago: 944 139 020