DeustoTech-Internet Singularity University-n

DeustoTech-Internet en la Singularity University
2016/09/16
11:00 - 12:00
Turing aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
DeustoTech-Internet-eko ikertzaile Pablo Orduñak Silicon Valley-ko Singularity University-n egotaldia egin du ekainetik abuztura, eta beste bat egingo du irailetik azarora. Singularity University-k teknologia esponentzialen inguruko eztabaida sustatzen du eta proiektu sozialetan zelan erabili ere aztertzen du, errendimendurik handiena ateratzeko. Pablo Orduña izan da udako programarako mundu mailan aukeratu dituzten 80 pertsonetariko bat; eta, 80 horietatik, udazkeneko programarako aukeratu dituzten 30etako bat ere bada. Pabloren kasuan, estatu mailako lehiaketan hartu zuen parte (2 toki zeuden eta 500 proiektu aurkeztu ziren), WebLab-Deusto proiektuarekin. 12 urte daramatza horretan lanean. Egotaldian ikasitakoen inguruko solasaldia izango da, baita teknologia esponentzialak zer diren azaltzeko ere.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude