SER Euskadi solasaldiak: ‘Desinformazioa eta alfabetizazio mediatikoa’

Diálogos SER Euskadi:  'Desinformación y alfabetización mediática'
2024/12/12
09:30 - 11:30
Euskalduna Bilbao (2. aretoa. Kanpokoa)
Abandoibarra Etorb., 4, Abando, 48011 Bilbo, Bizkaia
Gehitu Google Calendarrera

 
Datorren ostegunean, hilak 12, Euskalduna Jauregian, SER Euskadi Solasaldien beste edizio bat izango da, oraingoan “Desinformazioa eta alfabetizazio mediatikoa” izenburupean. Ekitaldia 9:30etik 11:30era bitartean egingo da, eta bertan izango da Charo Sádaba, Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko dekanoa, “Desinformación y alfabetización mediática” izeneko hitzaldia ematen. Ondoren, mahai-inguru bat egingo da, Hora 25 (Cadena SER) saioko zuzendari Aimar Bretosek moderatuta, Charo Sádaba eta Ana Isabel Herrán Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko irakaslearekin. Topaketa Euskadiko PRISA Mediako ordezkari Begoña Marañonek irekiko du, eta Euskadiko Alfabetizazio Mediatiko eta Informazionaleko Sarien banaketarekin amaituko da, Azul Tejerina kazetariak aurkeztuta.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude