Euskal Filologiako Jabier Kaltzakorta irakaslearen sarrerako hitzaldia Euskaltzaindian

Euskal Filologiako Jabier Kaltzakorta irakaslearen sarrerako hitzaldia Euskaltzaindian
2014/11/29
11:00 – 13:00
Markina-Xemeingo Udaletxea
 
11:00etan, Markina-Xemeingo Udaletxean, Euskal Filologiako irakasle Jabier Kaltzakortak sarrerako hitzaldia eskainiko du Euskaltzaindiko euskaltzain oso gisa. Unibertsitateko irakaslea 2013ko ekainaren 28an aukeratu zuten, Jose Luis Lizundiak euskaltzain emeritu bihurtzean utzitako tokia betetzeko. Gehiengo osoz aukeratu zuten, Euskaltzaindiko araudiak ezartzen duen bezala.

Jabier Kaltzakorta

Jabier Kaltzakorta Elortza Markinan jaio zen, 1961ean. Deustuko Unibertsitatean egin zituen Filosofia eta Letra ikasketak. Euskal Filologian lizentziatu zen, 1984an. “Euskal baladen corpuserako edizio kritikoa” izeneko tesia amaitzear du.

1994tik, Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean, Euskal Filologia graduan, gai hauetan: Ahozko literatura, Euskal Literatura XVI-XIX mendeak, Euskal hizkuntza eta hizkuntza modernoak.

Urteak daramatza euskal herri-literaturearen adar edo generoak ikertzen, batez ere ahozkotasunari lotuak: errefrauak, ipuinak, baladak, bertsoak… Batez ere, herri literaturan eta paremiologian aditua da. Lexikografiaz ere aritu da zenbait artikulutan.

2009az geroztik, Auspoa taldeko kidea da, Joxemari Iriondo eta Pello Esnalekin batera. Labayru Ikastegiko ikertzaile, Etniker Euskalerria taldeetako eta Mendebalde Kultura Alkarteko kide eta elkarteko sortzaileetariko bat da. Derioko Udako Euskal Ikastaroetako irakasle ere izan zen.

Euskaltzain urgazlea da, 1996an izendatua. 1996az geroztik, Euskaltzaindiko Herri Literatura batzordeko kide. Azkue Literatur Sarien epaimahaikoa da, aspalditik.

Aldizkari askotan idazten du, euskal hizkuntza eta literaturaren gainean: Idatz & Mintz, Euskera, Karmel, Enseiucarrean, Litterae Vasconicae, Etniker Bizkaia edo Anuario de Eusko Folklore bezalakoetan.

Lan batzuk:

– Bizenta Mogel eta Elgezabal (1782-1854). Bidegileak bilduma
– Alfontso Irigoien (1929-1996). Bidegileak bilduma
– Errose Bustintza (1899-1953). Bidegileak bilduma
– Lamia, sorgin eta tartaroen erresuma ezkutua
– Dantza-kopla zaharrak

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>