Diseinua eta Enpresa
Diseinua eta enpresa. Mahai-inguru honetan enpresa eta erakundeen diseinuaren potentziala aztertuko da. Izan ere potentzial horrek produktuen eta zerbitzuen hobekuntza, bezeroarekiko eta kontsumitzaileekiko hurbiltasuna eta, azken batean, enpresen arintasuna eta lehiakortasuna areagotzea dakartza.
Zergatik dira gero eta garrantzitsuagoak diseinatzaileak enpresetan? Diseinua baliabide operatibo hutsa da? Zer ekarpen egiten die diseinuak enpresa-ehunari eta industriari? Diseinuak leku argia du enpresa-iruditerian? Galdera hauek eta beste batzuk binomio honetan interesa duten enpresa eta erakundeei zuzendutako mahai-inguru baten fokua izango dira: Diseinua eta enpresa, enpresa eta diseinua.
Parte-hartzaileak:
Jose Ignacio Aguirre, NUUKeko Marka Zuzendaria eta Smotion/Klap erakundeko Bazkide Sortzailea
Borja Piñeiro, Prosegureko Diseinuko arduraduna
Miguel Sabel, Designiteko Diseinu Estrategikoko zuzendaria
Moderatzailea: Rodrigo Martínez, Deustuko Unibertsitateko Diseinu Arloko arduraduna