Odol-ematea Unibertsitatean – Bilboko campusa
2021/04/28 – 2021/04/29
09:15 – 14:15
Memoria plaza. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Goizeko 9:15etatik 14:15etara, unibertsitateko Memoria plazan (Ingeniaritzako kafetegiaren ondoan), Bizkaiko odol-emateen unitate ibiltaria egongo da.
Osasun, Gizarte Ekintza eta Inklusio Zerbitzuak gogorarazten du odol beharrizana beti dagoela; hori dela eta, odola ematea bezalako elkartasun ekintza altruista eta borondatezkoak sustatzen ditu.
Horretarako, Odol-emaileen Elkartearekin batera hitz egin eta aztertzen da zein data izan daitekeen egokiena odola emateko, zer estrategia erabili, non kokatu autobusa eta zelako zabalkundea egin iragarki-tauletan.
Animatu egin nahi dugu unibertsitateko elkartea odol-ematea bezalako elkartasun keinuak egiten, asko baitira behar dutenak eta gutxi eskaintzen dugunak. Elkartasun “zaina” baduzu, zu ere gurekin zaude!