Odol-ematea Unibertsitatean – Bilboko campusa
Goizeko 9:15etik 14:15era, unibertsitateko Memoria plazan (Ingeniaritzako kafetegiaren ondoan), Bizkaiko odol-emaileen unitate mugikorra egongo da. Gizarte Ekintza eta Inklusio Zerbitzuak gogorarazten digu odol beharrizana beti dagoela; hori dela eta, odola ematea bezalako elkartasun ekintza altruista eta borondatezkoak sustatzen ditu.
