Durangoko Azokaren bisitaria: profila, bizipenak eta balioak. 50. edizioan egindako ikerketaren aurkezpena
Nolakoa da Azokako bisitaria? Zerk erakartzen du? Zer eta zenbat kontsumitzen du? Zein da Azokaren balio ez-materiala? Galdera hauen erantzunez jardungo gara urriaren 5ean Deustuko Unibertsitatean antolatu dugun hitzaldian, Azokaren 50. edizioaren karira egindako ikerketa kuantitatiboan oinarrituta.
Hizlariak:
- Xabier Landabidea
(Euskal Gaien Institutua, Deustuko Unibertsitatea) - Juanjo Allur (Siadeco)
- Aitziber Atorrasagasti
(Gerediaga Elkartea)
Sarrera librea. Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da, Deustuko Unibertsitateak ezin baititu aparkamendu plazak bermatu. Informazio gehiagorako, deitu 94.413.93.87 telefonora.
Ikerketa honek Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntza izan du.