Ekonomia Zirkularra: Paradigma berrian diseinatzaileek ekarpen handiak egin ditzakete!

Economía Circular: ¡Un nuevo paradigma en el que los diseñadores tienen mucho que aportar!
2018/10/24
17:00 - 19:00
Turing aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Industria Diseinuko Ingeniaritzako Graduak eta Deusto Design Research Group-ek gonbidatzen zaituzte hitzaldira: Ekonomia Zirkularra: Paradigma berrian diseinatzailek ekarpen handiak egin ditzakete. Hizlaria Adela Conchado izango da eta Diseinu Iraunkorra (Leire Bereziartua irakaslea) irakasgaiak antolatuta dago. Ekitaldia 17:00etan izango da ESIDEko Turing aretoan (Ingeniaritza Fakultatea). Jardunaldietarako sarrera librea da, toki kopurua bete arte. Hizlaria: Adela Conchado DOT S.coop-eko berrikuntzako aholkularia da eta ICAI-ICADE Comillas Unibertsitate Pontifikaleko irakasle elkartua. Fokoa iraunkortasunera bideratua du eta, bereziki, energia eta ekonomia zirkularraren arloko soluzioak bilatzera. Ingeniari industriala (ICAI), kudeaketa eta soziologiako masterra (University of Bath), Ikerketa Teknologikoko Institutuko ikertzaile/aholkularia izan da, Weneru-ko sortzailekidea, eta gizarteko berrikuntzaren dinamizatzailea Comillas Unibertsitate Pontifikalean.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude