Ariketa fisikoa, osasuna eta ongizatea: erronka profesional eta sozial berriak
Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak jardunaldi bat antolatu du ariketa fisikoarekin, osasunarekin eta ongizatearekin lotutako ikasle, profesional, entitate eta erakundeentzat. Topaketak osasun, gizarte, komunitate eta kirol arloko hainbat eragile bilduko ditu, zahartze osasungarriarekin, desgaitasunarekin eta hainbat patologia dituzten pertsonekin ariketa fisikoaren bidez esku-hartzearekin lotutako egungo erronka nagusietako batzuei buruz hausnartzeko.
Egitaraua
9:30 – 9:45 | Aurkezpen instituzionala
9:45 – 10:30 | 1. mahaia
Ariketa fisikoa eta zahartze osasungarria: prebentzioa, autonomia eta bizi-kalitatea
Moderatzailea: Xabier Río de Frutos
Parte-hartzaileak: Iñaki Martín Lesende (Osakidetza), Unai Latorre Erezuma (SSI Taldea) eta Arkaitz Larrinaga Undabarrena (Mugikon).
10:30 – 11:15 | 2. mahaia
Jarduera fisikoa eta desgaitasuna: parte-hartzetik eta inklusiotik errendimendu handira
Moderatzailea: Itziar Urquijo Cela
Parte-hartzaileak: Ander Romarate Aguirre (Emen4Sport), Xabier Leizea Ortega (GaituzSport) eta Blanca Ordóñez Gómez (Haszten).
11:15-11:45 | Atsedenaldia
11:45 – 12:30 | 3. mahaia
Ariketa fisikoa eta gaixotasuna: ebidentzia klinikotik esku-hartze profesionalera
Moderatzailea: Arkaitz Castañeda Babarro
Parte-hartzaileak: Jesús López Alfonso (Emen4Sport), Borja López de San Vicente (Basurtuko Unibertsitate Ospitalea / Lakuna Klinik) eta Mireia Peláez Puente (Go Norte Talde Onkologikoa).
12:30-12:45 | Ondorioak eta itxiera
