Bilboko alkateak harrera egin die bigarren seihilekoan Bilboko campusean ikasiko duten nazioarteko ikasleei
Deustuko Unibertsitateak, irailaren 4an, ohiko ongietorriko ekitaldia egingo die Bilboko campusean 2017-18 ikasturteko lehenengo seihilekoa Bilboko campusean egingo duten 400 atzerriko ikasle eta irakasleei. Juan María Aburto alkateak, Alvaro de la Rica Nazioarteko Harremanetako errektoreordearekin batera, parte hartuko du harrera ekitaldian, Auditoriumean, 12:30ean. Aperitiboa ere izango dute klaustroan eta ondoren ibilaldi bat hirian zehar.
Bilboko campuseko nazioarteko ikasleak honako herrialdeetakoak dira aurten: Afganistan, Albania Alemania, Argentina, Austria, Belgika, Brasil, Bulgaria, Kanada, Chile, Txina, Kolonbia, Hego Korea, Danimarka, Salvador, Eslovakia, Eslovenia, AEB, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Japon, Kazakhstan, Letonia, Libano, Lituania, Mexiko, Norvegia, Herbehereak, Palestina, Peru, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errusia, Siria, Sri Lanka, Suedia, Suitza, Turkia, Ukrainia, Uruguai eta Venezuela.