Autokrazien gorakada. Iberoamerikako ikuspegia – Demokraziari buruzko lehenengo berbaldia. 2026

El auge de las autocracias. Perspectivas desde Iberoamérica- primer Conversatorio de Democracia de 2026
2026/01/22
17:30 - 19:30
Foro aretoa
Gehitu Google Calendarrera

 

Demokraziek erronka eta aukera berriei aurre egin behar dieten testuinguru honetan, Demokraziari, Erakunde Publikoei eta Politikaren Berrikuntzari buruzko Masterra jarri du abian Deustuko Unibertsitateak. Prestakuntza akademikotik haratago, unibertsitate esparruan, erakunde publikoetan, gizarte-eragileen eta herritarren arteko topagune eta esperimentazio-gune bihurtu nahi du programak.

Esparru horretan sortu dira Demokraziari buruzko Berbaldiak, nazioarteko mintegi zikloa, Deustuko Unibertsitatearen, Eusko Jaurlaritzaren eta Arantzazulaben arteko lankidetza-proiektu gisa. Espazio horren helburua demokrazia eta berrikuntza publikoaren laborategi bizi gisa funtzionatzea da, ezagutza akademikoa eta hausnarketa kritikoa gizarte osora hurbiltzeko.

Horretarako, datorren urtarrilaren 22an, 17:30ean, Donostiako Campuseko Foro aretoak (Larramendi eraikina) 2026ko Demokraziari buruzko lehenengo berbaldia hartuko du, “Autokrazien gorakada. Iberoamerikako ikuspegiak”. Topaketan Iberoamerikako hiru aditu hurbilduko zaizkigu parte hartzera: Jordan Rodas (Guatemala) — Guatemalako Giza Eskubideen prokuradore ohia —; Eva Martich (Argentina) — politologoa eta Gizarte Politikan doktorea —; eta Ramiro Navas (El Salvador) — aktibista, komunikatzailea eta Giza Eskubideen defendatzailea —. Izena ematea doakoa da, baina inprimaki hau bete behar da: izen-ematea.

Ekimen horren helburua da gaur egungo fenomeno politiko garrantzitsuenetako bati buruzko eztabaida informatua eta plurala, gogoeta kritikoa eta akademiaren, erakundeen eta herritarren arteko elkarrizketa demokratikoa sustatzea.

“Autokrazien gorakada. Iberoamerikako ikuspegiak”
“Autokrazien gorakada. Iberoamerikako ikuspegiak” izenburua duen solasaldiak, Iberoamerikako hiru aditu elkartuko ditu: Jordan Rodas (Guatemala), Eva Martich (Argentina) eta Ramiro Navas (El Salvador). Topaketak eskualdeko hainbat herrialdetako joera autoritarioak aztertuko ditu, baita horiek demokrazian, erakundeetan eta herritarrengan duten eragina aztertu ere.
Solasaldian zehar, lidergo autokratikoak zer dela-eta indartu diren azaltzen duten arrazoi politikoak, sozialak eta ekonomikoak jorratuko dira, baita prozesu horiek zuzenbide-estatuari, botereen banaketari, adierazpen-askatasunari eta giza eskubideei planteatzen dizkieten erronkak ere. Hizlariek beren ibilbide eta esperientzietan oinarritutako ikuspegiak eta diagnostikoak emango dituzte.

Era berean, akademiak, erakundeek, gizarte eragileek eta herritarrek eman ditzaketen erantzunei buruz hausnartuko da, bai eta Iberoamerikak higadura demokratikoak markatutako inguru globalean duen paperari buruz ere. Elkarrizketa irekiaren bidez, topaketak gaur egungo fenomeno politiko garrantzitsuenetako bati buruzko eztabaida informatua eta plurala sustatu nahi du.
Jordan Rodas (Guatemala)
Guatemalako Giza Eskubideen prokuradore ohia (2017 – 2022) eta Ombudsmanaren Federazio Iberoamerikarreko (FIO) presidente ohia (2017 – 2019). Guatemalako San Carlos Unibertsitateko errektoregaia izan da. Presidenteordetzarako hautagai izendatu zuten, Maya-Quiché Thelma Cabreraren kide, MLP herrien askapenerako mugimenduan.

Konstituzio Zuzenbideko eta Administrazio Zuzenbideko irakasle titularra da Quetzaltenangon. Gizarte Demokratikoa, Estatua eta Zuzenbidea masterra du Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Tokiko Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoko masterra Madrilgo Carlos III. Unibertsitatean. Halaber, Ustelkeriaren aurkako, Gardentasuneko eta Kontuak Emateko diplomaduna da Txileko Unibertsitatean.
Bi aldiz aukeratu dute Xe-Ju Batzorde Zibikoaren aldetik Quetzaltenangoko Udal Kontzejuko kide. Erbestean hiru urte baino gehiago eman ondoren, Espainiako Estatuan asilo politikoa du gaur egun.

Eva Martich (Argentina)
Politologoa eta gizarte politikan doktorea. Latinoamerikako eta Karibeko gizarte, osasun eta genero politikak aztertzen eta ebaluatzen aditua. Ikerketa akademikoa eta nazioarteko erakunde eta gobernuei aholkularitza ematea bateratzen ditu. Graduan eta masterrean ere irakasten du.
Ramiro Navas (El Salvador)
Aktibista, komunikatzailea eta Giza Eskubideen defendatzailea. El Salvadorreko egungo gobernuaren aurkako plataforma sozial demokratiko baten sustatzailea.
Analista politikoa da Radio La RR irratian eta El Diario de Hoy egunkarian, eta Langile Klasearen Eskubideen aldeko Mugimenduko (MDCT) kidea. Demokraziarako Trebakuntza Zentroan (CECADE) aholkulari lan egin du eta El Salvadorreko alkatetzarako hautagai izan zen.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude