Bilboko campusean ongietorria egingo zaie nazioarteko ikasleei

El campus de Bilbao celebra la bienvenida de sus sus estudiantes internacionales
2015/09/04
14:15 - 17:00
Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Datorren ostiralean, irailak 4, Bilboko campusean, 14:45ean, Entzungelan, ongietorria egingo zaie 2015-16 ikasturteko lehenengo seihileko nazioarteko ikasleei. Alvaro de la Rica, Nazioarteko Harremanetako errektoreordeak aurkeztu eta koordinatuko du ekitaldia. Gainera, Nazioarteko Harremanen Bulegoa (Elena Linares), Deusto Campus (Donna Fernández eta Pedro Azpitarte) eta Ikasle Bulegoa / (Joana Gracia) aurkeztuko dira. 14:30ean, ohiko taldeko argazkia aterako dugu Unibertsitateko eskaileretan, eta kopau bat hartuko dugu segidan. Jarraian, 15:00etatik 16:00etara, bulegoak aurkeztuko ditugu. Ondoren, Tour bat antolatu da Bilbo historikoan zehar, nazioarteko ikasleentzat interesgarria. Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusak atzerriko 300 ikasle eta irakasle inguru hartuko ditu lehenengo seihilekoan. Jatorrizko herrialdeak honako hauek dira:  Alemania, Argentina, Austria, Belgika, Bielorrusia, Brasil, Bolivia, Bulgaria, Kanada, Txile, Kolonbia, Danimarka, El Salvador, Eslovakia, AEB, Finlandia, Frantzia, Guatemala, Honduras, Hungaria, Irlanda, Italia, Japonia,Kazakhstan, Letonia, Lituania, Mexiko, Moldavia, Norvegia, Herbehereak, Palestina, Peru, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Errusia, Suedia, Suitza,Tajikistan, Turkia, Uzbekistan eta Ukraina.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude