Ignacio García de Paredes Rodríguez de Austria itsas armadako kapitain eta Defentsako ordezkariordeak bazkari-solasadi batean parte hartuko du Deustuko Ikastetxe Nagusian

El Capitán de Navío y Subdelegado de Defensa en Bilbao Ignacio García de Paredes Rodríguez de Austria participará en una comida-coloquio en el Colegio Mayor Deusto
2026/03/04
14:00 - 16:00
Deustuko Ikastetxe Nagusia
Camino Ugasko, 7 48014 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Ignacio García de Paredes Rodríguez de Austria itsas armadako kapitainak Deustuko Ikastetxe Nagusiak antolatutako bazkari-solasaldi batean parte hartuko du martxoaren 4an, osteguna, 14:00etan. Topaketak Espainiako Armadako ofizial ospetsu honen ibilbidea eta esperientzia ezagutzeko aukera emango die bertaratzen direnei.
1984an sartu zen armadan, eta ibilbide luzea egin du bai ontzi unitateetan, bai Estatu Nagusiko postuetan. NBEren eta Europar Batasunaren agindupeko nazioarteko misioetan parte hartu du, besteak beste, Adriatikoko itsas blokeoko operazioetan, Indiako Ozeanoko pirateriaren aurkako Atalanta operazioan eta Mediterraneoko Sophia operazioan. Erantzukizun handiko ardurak bete ditu, Malagako Itsas Komandante lanetan, eta, gaur egun, Defentsa ordezkariorde dago Bilbon, 2022ko abuztutik.
Jarduera Deustuko Ikastetxe Nagusiaren prestakuntza-programaren barruan egingo da. Programa horren helburua da erakundeetan eta eremu publikoan garrantzia duten profesionalekin elkarrizketa eta ideia-trukea sustatzea.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude