Jose Tolentino de Mendonça kardinala, Vatikanoko Kultura eta Hezkuntzarako Deikasterioaren prefektua, Deustuko Unibertsitatean
2025ean Donostiako Elizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzen dela eta, urte hasieran gure elizbarrutia bisitatuko du Jose Tolentino de Mendonça kardinal portugaldarrak, Vatikanoko Kultura eta Hezkuntzarako Deikasterioaren prefektuak. Humanista, teologoa, idazlea eta irakaslea, Tolentino Frantzisko aita santuaren erreferentziazko intelektualetako bat da.
Bisita honen baitan, urtarrilaren 8an, asteazkenean, Donostiako Campusean mintegi bat egiteko aukera izango da, ikertzaileei, irakasleei eta hezkuntza eragileei zuzendua, adimen artifizialaren garaiotan fedearen, hezkuntzaren eta kulturaren erronkei buruz hausnartzeko.
Mintegia: Fe, educación y cultura en la era de la inteligencia artificial. Cardenal José Tolentino de Mendonça kardinala
Eguna: Urtarrilak 8, asteazkena.
Ordua: 16:30-18:00
Tokia: Foro Aretoa, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusa.