Fernando Beltrán legelariarekin bazkari-solasaldia izango da Ikastetxe Nagusian
Datorren abenduaren 2an, 14:00etan, Ikastetxe Nagusiak bere ohiko bazkari-solasaldiaren beste edizio bat egingo du. Oraingo honetan, Fernando Beltrán hurbilduko da, Andersen bulegoko Bilboko Lan arloko bazkidea, eta 2024ko abenduansartu zen bulego horretan.
Beltranek 20 urte baino gehiagoko esperientzia du Lan Zuzenbidearen esparruan. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziaduna da, EHUko Enpresa Zientzietako Diplomaduna eta Nazioarteko Abokatutzako Masterra du Zuzenbide eta Ekonomiako Goi-institutuan. Prestakuntza horri esker, izen eta ospe handiko bulegoetan aritu da, Ernst & Young eta Garrigues bulegoetan, besteak beste. 2016an bere bulegoa sortu zuen, eta bertatik giza baliabideetan, lan harremanetan, nominen kudeaketan eta lan arriskuen prebentzioan espezializatutako talde baten buru izan da, enpresei zein langileei aholkuak emanez.
Arlo akademikoan, irakasle izan da Errioxako Unibertsitatean, eta lan-eguneratzeari buruzko ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu Errioxako Enpresen Federazioan eta Giza Baliabideen Sarean. Erakunde horiekin lankidetza estua du.
Bazkari-solasaldiak ibilbide sendoa duen eta egungo lan-panorama sakon ezagutzen duen profesional baten ikuspegia ezagutzeko aukera eskainiko die bertaratutakoei.
