Deusto Business School-en eta HPEren Garajea José Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidentearekin

Deusto Business School-en eta HPEren Garajea José Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidentearekin
2019/11/21
13:30 – 15:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business School-ek eta Hewlett Packard Enterprise (HPE) teknologia enpresak atsegin handiz gonbidatzen zaitugu gure azken garajera. Jose Ignacio Goirigolzarri izango da hizlaria. Deustu Business Schooleko garajeen helburua da lehen startupak sortu ziren leku horretarako itzulera sinbolizatzea, bertan marraztu zirelako gure ekonomia irauli duten ideia aitzindariak.

Hori dela eta, eztabaida foro hau, ateak itxita eta bazkari-solasaldi formatuan egiten dena, enpresa handietako presidente exekutibo eta CEOen artekoen topagune da. Disrupzioaz eta berrikuntza irekiaz eztabaidatzeko erabiltzen dute, hain zuzen ere gure enpresetan eta gizartean ere oso zabalduta dauden kontzeptuak.

Izena emateko

José Ignacio Goirigolzarri

Bankiako presidentea

BBVA taldeko zuzendari nagusia eta mundu mailako txikizkako bankaren arduraduna izan zen 2001ean. Urte horretan BBVA taldeko kontseilari delegatu kargua hartu zuen, 2009ko urrira arte betetzen baitzuen. 2012ko maiatzean Bankiako eta BFAko presidente izendatu zuten. Bere ibilbide luzean, Telefonicako kontseilari eta presidenteorde ere izan da, Repsoleko presidenteorde, Espainia-USA Fundazioko presidente, BBVA Bancomerreko kontseilari Mexikon eta Citic Bank-eko presidente Txinan.

Gaur egun, Bankiako eta BFAko buru izateaz gain, CECAko presidenteordea, Garum Fundatioko presidentea, Deustu Business Schooleko kontseiluko presidentea eta Franklin Institutuko aholku kontseiluko presidentea ere bada.

Argibide gehiago:
miriam.gomez@deusto.es
91 577 61 89

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>