Deusto Business Schoolen garajea eta HPE Maurici Lucena-rekin, Aena-ko presidente eta kontseilari ordezkariarekin

Deusto Business Schoolen garajea eta HPE Maurici Lucena-rekin, Aena-ko presidente eta kontseilari ordezkariarekin
2019/09/25
14:00 – 15:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Schoolen Garajea eta HPE ekimena Hewlett Packard Enterprise (HPE) enpresa teknologikoarekin lankidetzan antolatu da eta helburu hau du: garajera itzultzea sinbolizatzen du, hain zuzen ere lehenengo startupak sortu ziren lekura, gure ekonomiaren iraultzaile izan diren lehenengo ideiak idatzi ziren lekura.

Hori dela eta, eztabaida foro hau, ateak itxita eta bazkari-solasaldi formatuan egiten dena, enpresa handietako presidente exekutibo eta CEOen artekoen topagune da. Disrupzioaz eta berrikuntza irekiaz eztabaidatzeko erabiltzen dute, hain zuzen ere gure enpresetan eta gizartean ere oso zabalduta dauden kontzeptuak.

EMAN IZENA

Maurici Lucena

Maurici Lucena Betriu Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua da (Ekonomiako Espezialitatea), Pompeu Fabra Unibertsitatean (UPF) eta Ekonomia eta Finantza masterra du Moneta eta Finantza Ikasketen Zentroan (CEMFI).

Lucenak, bere ibilbide profesionalean, hainbat sektore publiko eta pribatutako postu exekutiboak izan ditu. Besteak beste, Espainiako Garapen Teknologikoko Zentroko(CDTI) zuzendari nagusia izan da, Espainiako Defentsako Sistemen Ingeniaritzako (ISDEFE) zuzendari exekutiboa, Europako Espazio Agentziaren (ESA) Zuzendaritza Kontseiluko lehendakaria. Banco Sabadellen ere hainbat zuzendaritza funtzio izan ditu.

2018ko uztailaren 16tik aurrera, Lucena Aenako Zuzendaritza Batzordeko presidentea eta kontseilari delegatua da.

Argibide gehiagorako:
miriam.gomez@deusto.es
91 577 61 89

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>