XX. eta XXI. mendeetako emakumeen etengabeko borrokaren legatua: Gaur egunerako eta etorkizunerako aztarnak ikuspegi intersekzionaletik

El legado de la lucha permanente de las mujeres del siglo XX & XXI, huellas para el presente y futuro desde la mirada interseccional
2022/03/11
12:00 - 14:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Jardunaldia martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko ospakizunaren barruan antolatu da, era askotako borrokak ikuspegi intersekzionaletik eratzeko eta emakume aktibistei, musulmanei, kongoarrei, kubatarrei, euskal emakumeei ahotsa eman eta haiek egindakoa begien bistara ekartzeko, hartara sustrai sakonak dituen iruditeria deseraikitzen eta berdintasuna eta ekitatea sustatzen laguntzeko. Mahaia emakumeen eta nesken eskubideak defendatzen dituzten aktibistek osatuko dute:
  • Consuelo Cruz: Politikari afrokolonbiarra, hizlaria eta giza eskubideen aldeko eta genero indarkeriaren kontrako aktibista, eta hainbat sari jasoa.
  • Caddy Adzuba: Kongoar aktibista, abokatua, kazetaria, 2014ko Asturiasko Printzea sariduna eta 2009ko Kazetaritzako Nazioarteko Julio Anguita Parrado sariduna.
  • Tanara Karim: Aktibista feminista, arrazakeriaren kontrakoa eta islamofobiaren kontrakoa.
  • Ainhoa Izagirre Choperena. Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea. Deustuko Gizarte Balioei buruzko Ikertaldeko kidea.
Moderatzailea: Marie Lucia Monsheneke (FAMEK Elkartea) Antolatzaileak: FAMEK ELKARTEA eta DEUSTUKO UNIBERTSITATEA Laguntzaileak: ALBOAN, TARTEKARI SAREA Izena eman
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude