Lantokia gure bizitzan eta gure tokia lanean. Begirada sistemikoa garapen profesionalari
Bizi garen garai hauetan, pertsona askok lan eremuan pairatzen dituzten ziurgabetasun eta zorigaitzak aukera bihurtu behar dira, garatu ahal izateko ikuspegi berriak, jarrerak eta inguruan dituzten egoerei aurre egiteko moduak, behar-beharrezkoa da.
Gure interesak, pasioak eta bokazio profesional eta pertsonalak ezagutuz gero, uler genezake zein den gure hautu profesionalen motorra eta zein egoera dugun orain lan munduan, inoren konturako langile izanik, zein lan bila aritu, zein ekintzailea izan.
Begirada sistemikotik begiratzeak lagundu egiten du galdera eta gatazken erantzuna aurkitzen hainbat arlori buruz: arrakasta, oparotasuna, bokazioa, laneko harremanetarako trebetasunak, bizitza pertsonala eta profesionalaren arteko oreka bilatzea.
Erakunde konstelazioen metodologiatik abiatutako begirada sistemikoak aukera ematen du erantzun eraginkorra emateko galdera honi: norantz doa nire proiektu profesionala / negozioa / karrera? Horrela, informazio garrantzitsua lor genezake erabakirik egokienak hartzeko lanean norbere lekua aurkitzeko eta helburu profesionalak lortzeko. Espazio honetan, parte hartzaileen lan arloko egoerak aztertuko ditugu, aukera berriak aurkitzeko eta horrela erabaki hobeak hartu.
Informazio praktikoa
- Datak: 2012ko maiatzaren 21etik 25era
- Lekua: Deustuko Unibertsitatean, Unibertsitate etorbidea, 24
- Ordua: ostegunetan, 16:00etik 20:00etara
- Iraupena: 12 ordu
- Informazioa: 944 139 351
- Metodologia: 4 orduko 3 saio
Alumni ez direnen izen ematea: 40 euro
Alumnien izen ematea*: 15 euro
- Ordaintzeko modua
Ordaintzeko edo transferentzia egiteko: BBK: 2095-0292-90-9101019340 Kontzeptua: Ikastaroaren kodea (A2), eskatzailearen izena eta abizenak. Ordainagiria posta elektronikoz bidali hona: alumni_formacion@deusto.es