“Matxismoa indarkeria da”. Bizkaiko Foru Aldundiaren indarkeria matxistaren aurkako kanpaina
Bizkaiko Foru Aldundiak, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren bitartez, indarkeria matxistaren aurkako kanpaina bat bultzatuko du azaroaren 22an Bilboko Kampusean.
Mezu argi batekin: “Matxismoa indarkeria da“, azaroaren 25a dela eta (Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna) materialak banatuko dituzte auditoriumean.