EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko magistratu Juan Carlos Benito Butrón Gizarte eta Lan arloko Auditoretzako eta Complianceko Adituaren lehenengo edizioaren amaiera ekitaldian

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko magistratu Juan Carlos Benito Butrón Gizarte eta Lan arloko Auditoretzako eta Complianceko Adituaren lehenengo edizioaren amaiera ekitaldian
2017/12/15
17:00 – 19:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
17:00etan hasiko den ekitaldi horretan, Gema Tomás Martínez Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekano andreak eta Alipio García Ross Auditore Soziolaboralen Euskal Erakundeko presidente jaunak hartuko dute parte. Jarraian, Juan Carlos Benito Butrón jaunak, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko magistratuak, “La importancia de la doctrina jurisprudencial comunitaria en materia laboral (TJUE)” hitzaldia eskainiko du.

Amaiera ekitaldi horretan izango dugu Teresa Laespada Martínez andrea ere, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuna sustatzeko foru diputatua, eta berak emango dio amaiera ekitaldiari.

Gizarte eta Lan arloko Auditoretzako eta Complianceko Aditua Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak eta Auditore Soziolaboralen Euskal Erakundeak eskaintzen dute, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren, Bizkaiko Graduatu Sozialen Elkargo Ofizialaren eta Diskriminazio eta Jazarpen Moralaren Euskal Behatokiaren laguntzarekin. Eta programa horren helburua da gizarte eta lan arloko auditoretza eta compliance-ko espezialitate juridikoan jardungo duten profesionalak prestatzea.

Programaren asmoa da enpresetan iruzurrak egiteari aurrea hartzea eta laguntzea lan harremanen eta giza baliabideen politika ahalik eta eraginkorrena izaten eta enpresako lan giroa optimizatzen.

Titulua gizarte eta lan arloko auditoretza eta compliance arloko aditu mailako espezializazioa lortzera dago bideratuta.  Horregatik, gai horretan ezagutzak zabaldu nahi dituztenei eta laneko beste irteera baten bila dabiltzanei edo ikerketa munduan hasi nahi dutenei dago zuzenduta:

-Zuzenbideko, Lan Harremanetako, Giza Baliabideetako eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatu eta gradudunei.

-Gizarte eta lan arloko prestakuntzako edukiaren antzekoa edo aurreko puntuan aipatutakoena baino altuagoa duten unibertsitateko titulazioetakoei.

-Ikastaroaren koordinatzailearen arabera, jakintza arlo horretan esperientzia nahikoa ziurtatzen duten pertsonei.

Ikastaroak egin eta gaindituz gero, ikasleak eta profesionalak Ikuskatzaileen Erregistroan sartu ahal izango dira eta eskubide osoko kide eta bazkide izan ahal izango dira, jarduneko ikuskatzaile gisa, Auditore Soziolaboralen Euskal Erakundean (IVAS) eta Gizarte eta Lan arloko Ikuskatzaileen Europar Zentroan (CEAL).

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>