Carlos Beorlegi irakasleak liburua aurkeztu du: Humanos. Entre lo pre-humano y lo pos- o transhumano

Carlos Beorlegi irakasleak liburua aurkeztu du: Humanos. Entre lo pre-humano y lo pos- o transhumano
2019/03/07
18:00 – 19:30
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Nazioarteko Harremanen eta Giza Zientzien Sailak, martxoaren 7an, Humanos. Entre lo pre-humano y lo pos- o transhumano izeneko liburua aurkeztuko du. Egilea Carlos Beorlegi da, Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letretako katedradun emeritua. Ekitaldia 18:00etan izango da, Garate aretoan, eta autorearekin batera egongo dira Jonatan Caro, Filosofiako doktorea, eta Mari Luz Suárez, Nazioarteko Harremanen eta Giza Zientzien saileko zuzendaria.

 

Gure espeziearen berezko ezaugarrietako bat identitatea bilatzea da. Antzinatean, jainkozkoarekin lotuta definitzen zen eta, gaur egun, kontrasterako elementuak animaliak dira (prehumanoa) eta posthumanoa (ciborg-ak, androideak edo robotak). Gaur egun, inoiz baino gehiago, geure identitatean sakondu beharra dugu eta humanismo berritua defenditu, beste animaliekiko dugun desberdintasuna aldarrikatzeko, eta aldi berean etorkizuneko gizartea eraikiko dugu, gizaki guztien duintasunaren eta berdintasunaren defentsan.

 

Carlos Beorlegiren liburuko kapituluetan zehar esaten denez, gizakiaren berezitasun hori kontuan izanik, ahal izango dugu, batetik, ekologia egokia eta arrazoizko legeria finkatu animalien bizitzarekin ditugun betebeharrak bideratzeko, eta, era berean, beste alde batetik, oinarri teoriko sendoa izango dugu irizpiderik egokienak erabiltzeko, behar diren marra gorriak zehazteko, gero eta ugariagoak diren teknologia berrien aurrean (bioteknologia, nanoteknologia, big data, adimen artifiziala, etab.), batzuen ustez tresna horien bidez, gizateria ezinbestez bideratuko da historiako aldi berri batera: posthumanoa edo transhumanoa.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>