José María Guibert errektorea, Ganbararen ostiraletan, berrikuntzako gizarte sisteman unibertsitateak duen eginkizunari buruz mintzatuko da

José María Guibert

José María Guibert

2015/02/13
09:00 – 10:30
Bilboko Merkataritza Ganbera . Consulado Aretoa. Rekalde Zumarkalea 50 – 3. solairua, Bilbon
 
Ganberaren ostiralak ospatuko dira, José María Guibert errektorea gonbidatu delarik. Ekitaldian, unibertsitateak berrikuntzako gizarte sisteman duen eginkizunari buruz hitz egingo du. Bertan azalduko du Unibertsitate erakundeak dituen helburuak lortzeko unibertsitate eta berrikuntza terminoak elkartu egin behar direla. Unibertsitatearen lehenengo funtzioa pertsonak prestatzea izan da, irakaskuntza, orain irakasteko eta ikasteko prozesua deritzoguna. Bigarren funtzioa jakintza sortzea da. Eta hirugarrena proiekzio sozialarekin lotuta dago, hau da, enpresa eta elkarteekin. Funtzio horiek guztiak berrikuntzaren ikuspegitik azter litezke, eta unibertsitate erakundeak berrikuntzari egiten dion ekarpenaren gakoak zeintzuk diren antzeman. Beste gai batzuk ere, esaterako baliabideak esleitzea eta nazioarteratzea, esanguratsuak izan daitezke, unibertsitateak garapen ekonomiko eta sozialean duen eginkizunari buruzko debatean.
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>