Emakumeen Hiri Digitala. Adimen artifiziala ikuspegi feministatik
2024/01/25
18:00 – 19:30
Calle Autonomía 44, Bajo (Bilbao)
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) proiektu honetan, adimen artifiziala ikuspegi feminista batetik lantzeko beharraz hitz egingo dugu. Izan ere, adimen artifiziala garatzen eta hedatzen duten enpresa teknologiko handietako exekutiboen % 75 gizonak dira. Adimen artifiziala garatzen ari diren konpainietan, ehuneko hori % 85era iristen da. “Baliteke adimen artifizialak genero-joerarik ez izatea, baina diseinatzen dutenek badute”, salatu du Lorena Fernándezek.
Baina adimen artifiziala berdintasunerako aliatua izan al daiteke? Algoritmoak feministak izan daitezke?
Baina adimen artifiziala berdintasunerako aliatua izan al daiteke? Algoritmoak feministak izan daitezke?
Mahai inguru honetan, Lorena Fernandezen eskutik, adimen artifiziala ikuspegi feministatik nola erabil dezakegun aztertuko dugu.