Emprende Talk: eraldaketa pertsonala eta profesionala Deusto Ekintzaile Astea 2023

Emprende Talk: eraldaketa pertsonala eta profesionala Deusto Ekintzaile Astea 2023
2023/11/24
10:40 – 11:10
Paraninfoaren ondoko klaustroa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
2023ko Deustu Emprende Astea dela eta, eta Global Entrepreneurship Week-en sartutako ekitaldien barruan, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatetik eraldaketa pertsonal eta profesionalari buruzko Emprende Talk batera gonbidatu nahi zaitugu.

Saio honetan “My Social Roots” proiektuko Elena García Concejo ekintzailea izango dugu, nazioarteko merkataritzan aditua eta bere denbora eta energia besteen alde zerbait egiten ematen duena. Elenak bere lana eta bere proiektua uztartzen ditu, Sestaoko Integrando Fundazioarekin elkarlanean. Laminen onura guztiak emakume migratzaileen eta baztertuta geratzeko arriskuan daudenen prestakuntza finantzatzera bideratzen ditu, Lanbiderekin batera, lan bat aurkitzeko eta beren bizitza berreskuratzeko.

Bere proiektuarekin kolaboratu nahi duten argazkilariek utzitako laminen bidez, Elenak emakume migratzaileen errealitatea islatzen du, haien samina, indarra eta itxaropena transmitituz.

Elena García Concejoren istorioak eta ‘My Social Roots’ proiektuak nazioarteko merkataritzan oinarritutako ekimen bat eraldaketa pertsonalerako eta profesionalerako katalizatzaile indartsua izan daitekeela erakusten dute, batez ere helburu sozial esanguratsu batekin konbinatzen denean.

Norentzat:

Pertsona ekintzaileak

Unibertsitate-komunitatea

Gaian interesa duten Deustuko Unibertsitatetik kanpoko pertsonak.

Zure zain gaude!

Ez ahaztu QR kodea eskaneatzea Banco Santander-Semana Deusto Emprende Sarietan parte hartzeko. Zozketan 8 sari teknologiko irabazi ahal izango dituzu. Zenbat eta gehiago parte hartu, orduan eta aukera gehiago izango dituzu. Sari hauetako bat zurea izan liteke!

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>