ZUZENEAN (Azken eguna) Simulazio jarduera Nazio Batuen Batzar Nagusiak Umeen Oinarrizko Eskubideen arloan duen eginkizuna aztertzeko
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak praktika aitzindari bat antolatu du, Simulazio Eredua izenekoa, ikasleek Nazio Batuen Batzar Nagusian baleude bezala jokatu behar dutelarik. Laugarren edizio honetako aztergaia da “Umeen Oinarrizko Eskubideak”. Antonio Manrique de Lunak bultzatu du ekimena, eta azaroaren 28tik 30era bitartean ospatuko da 15:00etatik 18:00etara. Simulazioko azken saioa Paraninfoan izango da, azaroaren 30ean.
Graduko bigarren urteko ikasleak dira, 150 ikasle baino gehiago, Nazioarteko Zuzenbide Publikoan, Nazioarteko erakundeetan eta Nazioarteko Harremanetan interesa dutenak. Rol jokoan hartuko dute parte, helburu izanik, ikasleei tresnak ematea aztertu eta ebaluatu ahal izateko zein den Nazio Batuen Batzar Nagusiaren rola nazioarteko gizartean. Horrela, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Erakundeetako gaietan jasotako ezagutza teorikoak praktikan aplikatzeko modua izaten dute.
Horrez gain, lidergorako, negoziaziorako, talde-lanerako eta nazioarteko gizarteari bere osoan eragiten dioten arazoak identifikatzeko gaitasuna sustatu nahi da.