Topaketa Antonio Martínez Progenikako CEOarekin
Izenburua: Grifols, etengabeko berrikuntzan oinarritutako negozio eredua giza gaixotasunen diagnostiko eta tratamendurako.
Mahaian izango ditugu Deusto Business Alumniko presidente Agustin Garmendia eta PwCko iparraldeko bazkide zuzendari Asier Atutxa. David Ruiz de Olano Deusto Business School-eko Executive Programen zuzendaria izango da eztabaidaren moderatzailea.
Bere azalpenean, emaileen plasmatik ateratako proteinen bidezko giza gaixotasunen tratamenduari buruz hitz egingo digu, pertsona gehienentzat ezezaguna baita.
Aurkezpenean zehar, Grifolsen negozio ereduaren berrikusketa laburra egingo du, eta azalduko du nola egiten den plasma biltzea eta prozesatzea eta zein diren aplikazio terapeutiko nagusiak. Era berean, enpresa egiten ari den ahalegin berritzailea tratamendu berriak eta diagnostiko metodo eraginkorragoak eta seguruagoak identifikatzeko.