Blanca Portillo aktorearekin topaketa
2015/02/13
12:30 – 13:30
Mendeurreneko eraikineko entzungela. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Arteak gozatu programaren barruan, topaketa bat izango da Blanca Portillo aktorearekin. Fernando Bayón irakaslearekin izango duen solasaldian zehar, Blanca Portillok bere ibilbide artistikoa aztertuko du –duela gutxi Arte Ederren Merezimenduko Urrezko Domina jaso du– eta Bilbora asteotan hurbildu duten lanen inguruan hitz egingo du: protagonista papera, El testamento de María lanean; eta eszena zuzendaria, Don Juan Tenorioren azken bertsioan.
Toki kopuru mugatua. Joateko asmorik izanez gero, bete inprimaki hau: http://bit.ly/1ATxNQ7