Topaketa Pedro Rivero “El Hoyo” (2019) filmaren gidoilariarekin
Ekitaldian parte hartuko dute ere bai filmaren zuzendari Galder Gaztelu-Urrutiak, eta filmaren ekoizpen eta arte diseinatzaile Azegiñe Urigoitiak.
Saioa hasi baino lehen, 16:30ean “El Hoyo” filma (94 min.) ikusteko aukera egongo da aretoan bertan.
Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.
Egilea
Pedro Rivero bi Goya Sariren irabazlea da “Birdboy” (2012) film laburragatik eta “Psiconautas, los niños olvidados” (2017) film luzeagatik. Espainian flash animazioan egin den lehen filmaren egilea da ere bai, “La crisis carnívora” (2008), areto komertzialetan estreinatutakoa.
Filma
Etorkizuna distopia batean. Bi lagun maila bakoitzeko. Maila kopuru ezezaguna. Plataforma bakarra haientzako janariarekin. Goian daudenean gehiegi pentsatzen duenetarikoa zara? Edo behean daudenean adorerik ez duenetarikoa? Beranduegi aurkitzen baduzu, ez zara zulotik bizirik aterako.
Es una película muy interesante, con una crítica social muy grande y real, por lo cual me sentiría afortunada de compartir un espacio con su guionista y director