Topaketa Rafael Doménech BBVA Research-eko Analisi Ekonomikoko zuzendariarekin
2024/10/28
09:30 - 11:00
Foro aretoa - Deustuko Unibertsitatea - Donostiako campusa
Mundaiz, 50 - 20012 Donostia
Deusto Business Alumnik, BBVArekin lankidetzan, Rafael Doménech BBVA Research-eko Analisi Ekonomikoko zuzendariarekin topaketa bat antolatu du, izenburu honekin: Perspectivas Económicas 2025: Retos y Oportunidades en un Entorno Global Cambiante.
Hitzaldi horretan, Rafael Doménech BBVA Research-eko Analisi Ekonomikoko zuzendariak 2025erako aurreikuspen ekonomikoak aztertuko ditu, ziurgabetasuna eta aldaketak nagusi diren testuinguru globalean. Maila globaleko joera ekonomiko nagusiak eta horiek Espainiako eta EAEko ekonomian duten eragina aztertuko dira, susperraldirako eta hazkunde jasangarrirako erronkak eta aukerak identifikatzeko. Gainera, merkatuen bilakaeran eragina izango duten funtsezko faktoreak jorratuko dira, hala nola inflazioa, interes-tasak eta nazioarteko diru-politiken aldaketak, baita egonkortasun ekonomikoa indartzeko estrategia posibleak ere.
Olga Rivera Enpresen Antolaketa Politikako katedradun eta Deusto Business Schooleko irakasleak moderatuko du eztabaida.
Izena emateko...
