Topaketa: ENLIVEN (Encouraging Lifelong Learning for a Vibrant and Inclusive Europe)

Topaketa: ENLIVEN (Encouraging Lifelong Learning for a Vibrant and Inclusive Europe)
2018/06/05 – 2018/06/07
09:00 – 17:00
Mensajero aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Ekainaren 5etik 7ra bitartean Deustuko Unibertsitatean (Mensajero eta Prentsa aretoan) ENLIVEN (Encouraging Lifelong Learning for a Vibrant and Inclusive Europe), taldearen topaketa egingo da. Horizonte 2020 Proiektuaren barrukoa da eta Europako Batzordeak finantzatuta dago.

Europa eta Australiako ikertzaile talde bat 2016ko urritik ari da lanean helduen hezkuntzarako politiketako esku hartze eraginkorragoak lortzeko. Ikerketa Talde horien artean daude Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko Esku-hartzea: Bizi Kalitatea eta Gizarte Inklusioa  eta eDucAR. Abangoardiako metodologia eta teorizazioak integratuz (esaterako, adimen artifizialean oinarritutako arrazonamendurako metodologia), ENLIVEN helduen ikaskuntzarako agentziaren helburua da zentzuzko erabakiak hartzen laguntzeko sistema berritzailea ezartzea eta ebaluatzea, oinarri berri eta zientifikoagoa sortzeko eztabaida politikorako eta erabakiak hartzeko helduen ikaskuntzaz, bereziki gazte helduentzat.

Bilbon, Europako eta Australiako 10 unibertsitatetako 35 irakasle ikertzailek hartu dute parte. Guztien artean, ENLIVEN proiektuaren 11 lan pakete (WPs) osatzen dituzte, eta 4 klusterretan antolaturik daude.

  1. WP1-3 taldean, Europar Batasuneko helduen ikaskuntzarako programak, gobernantza eta politikak aztertzen dituzte, gizarte bazterketaren izaera multidimentsionala aitortzen duen esparru batetik abiaturik.
  2. WP4 taldean, etengabeko ikaskuntzako parte hartzean estatuko/eskualdeko desberdintasunak aztertzen dituzte, arreta berezia jarrita gizarte-egoera ahuleko eta arrisku egoerako taldeetan eta gazteetan.
  3. WP 5-7 taldean, gazte helduen ikaskuntzaren funtzionamendua, eta efikazia aztertzen dute lanean eta lanerako, horretarako erakundeen analisi konparatiboa egiten dute estatuen artean.
  4. W 8-9 taldean, Datuen Euskarrirako Sistema Adimenduna (IDSS) frogatzen ari dira, ebidentzian oinarritutako politikak eta debatea sortzeko.
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>