Deusto Business Alumni Topaketa, Anton Arriola Kutxabankeko presidentearekin

Deusto Business Alumni Topaketa, Anton Arriola Kutxabankeko presidentearekin
2023/06/06
09:00 – 10:30
CRAI Biblioteca de Deusto. Calle de Ramón Rubial, 1 – 7 º – 48009 Bilbao
 
Ekainaren 6an, asteazkena Deusto Business Alumni topaketa egingo dugu Anton Arriola Kutxabankeko presidentearekin, “Kutxabankentzako bultzada estrategiko berria” izenburupean.

Ekitaldia PwC-rekin elkarlanean antolatu da, eta Deusto Business Alumniko presidente Agustín Garmendia eta PwC-ko bazkide arduradun Asier Atutxa mintzatuko dira ongietorrian. Moderatzailea Alvaro de la Rica izango da, Deusto Business School-eko dekanoa.

Finantza krisiak, interes tasa negatiboek eta pandemiak finantza-sektorea gogor kolpatu duten hamarkada latz batetik gatozela azalduko digu Anton Arriolak. Urte hauetan, Kutxabankek oso arrisku profil baxuaren aldeko apustua egin behar izan du, eta bere foku nagusia eraginkortasunean jarri. Orain, etapa berri bat ireki da, non hazkundeak, errentagarritasunaren hobekuntzak eta diru sarreren iturrien dibertsifikazioak protagonismo estrategikoa hartzen duten. Etapa honetan, foku nagusia etorkizunean inbertitzea da.

 

Izena emateko

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>