Deusto Business Alumni topaketa José Antonio Herce eta Rafael Doménech-ekin – Online
Hizlari arituko dira, Jose Antonio Herce Pentsioen BBVA Institutuko Adituen Foroko presidentea eta Rafael Doménech BBVA Research-eko Analisi Ekonomikoko arduraduna.
Moderatzailea Naiara Tobalina Deusto Business Alumniko zuzendari nagusia izango da.
Expansión egunkaria izango da partner mediatikoa.
Zer gertatuko da pentsioekin Covid19aren ondoren?
Jarduera ekonomikoaren geldialdiak, diru-sarreren jaitsierak edo kaleratzeen gorakadak, Covid-19ren hedapenari eusteko beharraren ondorioz, are arrisku handiagoa jartzen dute pentsio sistemaren egonkortasuna, izan ere 2018ko krisi ekonomikoaz geroztik ez da unerik onena pasatzen ari.
Hercek eta Doménechek azalduko dute euren etorkizuna planifikatzeko modua nola aldatzen ari den eta ekintza horrek pentsioetan eta aurrezpenaren plangintzan nola eragiten duen.
Gai horretako lehen mailako adituen arteko eztabaida izango da.
Egun batzuk lehenago oharra jasoko duzu, saioan sartzeko estekarekin batera.
Gure webgunearen hasierako orrian ere agertuko da sarbidea.