Deusto Business Topaketa Raül Blancorekin, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Industria eta ETEetako idazkari nagusiarekin

Encuentro Deusto Business con Raül Blanco, Secretario General de Industria y Pyme en el Ministerio de Industria, Comercio y Turismo
2021/03/04
09:00 - 10:30
Palacio Euskalduna
Abandoibarra Etorb., 4, 48011 Bilbo, Bizkaia
Gehitu Google Calendarrera

 
Agustin Garmendia Deusto Business Alumniko presidenteak gonbita egiten dizu, Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dugun topaketan parte hartzeko. Ekitaldia martxoaren 4an, ostegunean, izango da 9:00etan. Gurekin izango dugu Raül Blanco, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Industriako eta ETEetako idazkari nagusia eta hitzaldia eskainiko du izenburu honekin: La industria como base para la recuperación. Blancok Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planerako sarrerari buruz hitz egingo du ("España Puede"), eta Industria eta ETEen osagaiei dagozkien ildo orokorrak aurkeztuko ditu, arreta berezia jarriz PERTEen figura legal berriari, industria sektorea suspertzeko eta eraldatzeko funtsezko elementu gisa. Ekitaldia aurrez aurre eta online egingo da; bi modalitateetan izango duzu aukera galderak zuzenean egiteko. Formatu dual berri horrekin, Deusto Business Alumnik konpromisoa hartu du, agintariek sustatutako osasun neurriak betetzeko ekitaldi guztietan. Aurrez aurreko pertsona kopuru mugatua.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude