Topaketa: nazioarteko odisean ibiltzeko estrategiak
Ekitaldi honetan, BBVA, Grupo Arteche eta GHI Smart Furnaces-eko adituen eskutik, enpresen nazioartekotzeko prozesuaren erronkak eta aukerak jorratuko ditugu. Nazioarteko estrategiaren alderdi desberdinak aztertuko ditugu eta estrategia definitzeko funtsezko apustuak eta inbertsioak zeintzuk diren ikusi. Kasu praktiko horien bidez, nazioarteko zabalkunde prozesuan dauden beste enpresa batzuentzat inspirazio eta lagungarri izan daitezkeen ikasgaiak partekatuko dira.
Mahai-inguruan pertsona hauek egongo dira:
- Marta Alonso, BBVAko Iparraldeko lurralde-zuzendaria.
- Iñigo Guinea, GHI Smart Furnaces enpresako zuzendari exekutiboa.
- Laura Badiola, Grupo Arteche-ko Project Manager Digital Measurement Solutions.
Ekitaldiaren moderatzailea Ciara O ‘Higgins izango da, Deusto Business Schooleko irakasle eta nazioarteratze estrategien ikertzailea.