“Futboleko lehen mailako fisioterapiaren esperientziak” solasaldia
2024/05/16
15:00 – 17:00
Larramendi eraikina, 51. gela. Donostiako campusa
Goi mailako futbolean fisioterapiak duen funtzioaren inguruan hitz egingo dute Borja Oreja Garralda eta Andoni Ayerdi Olascoaga fisioterapeutek, “Kirol Fisioterapia” irakasgaiaren barruan. Kalitatezko zerbitzua eskaintzerakoan, euskarak duen garrantziaz ere arituko dira.
LanEusKal egitasmoari hasiera emango dio solas honek. Euskal Gaien Institutuak bultzatzen duen egitasmo honen helburua da Deustuko Unibertsitatean prestakuntza jasotzen ari diren etorkizuneko profesionalak motibatzea, lan munduan euskarak balio erantsia duela, pertsonen arteko komunikazioa errazten duela eta kalitatearen adierazlea dela azpimarratzeko. Horretarako, profesional euskaldunak ekarriko dira ikasgeletara.