Topaketa: Kanal ugariren bidezko esperientzia, bezeroaren eskaera

Bezeroaren esperientzia

Bezeroaren esperientzia

2024/06/05
09:00 – 10:30
Foro aretoa. Mundaiz, 50 – 20012 Donostia
 
Deusto Business Alumnik, BBVArekin lankidetzan, topaketa batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Izenburu hau izango du: Kanal ugariren bidezko esperientzia, bezeroaren eskaera. Ekainaren 5ean izango da, Donostian, 09:00etan.

Mahai horretan aztertuko da, sektoreko lider diren enpresak nola ari diren moldatzen bezeroen behar berrietara. Bezeroak dira balio handiagoko zerbitzuak eskatzen dituztenak eta haiek aukeratzen dute gurekin nola erlazionatu (kanal ugariren bidez).

Gainera, mundu digitalaren eta ez-digitalaren arteko elkarbizitzari buruz hitz egingo da, bezeroari zerbitzurik onena emateko giltzarri gisa, aukeratzen duen kanala aukeratzen duela. Eta, era berean, nabarmendu nahi da digitalizazioaren atzean beti daudela pertsonak, bezeroari zerbitzurik onena eman nahian eta etengabe aldatzen ari diren eskaeretara egokituz. Teknologia pertsonen zerbitzura, bitarteko bat eta ez helburu bat.

Mahai-inguruan pertsona hauek elkartuko dira: Juanma Zamorano, Donostiako CBCko (Central Banca Clientes) zuzendaria; Alfonso Negrete, Country Digital and Innovation Manager at IKEA Spain | IKEA; Virginia Matesanz, Basque Food Clusterreko berrikuntzako zuzendaria; eta Diego Llorente, Forum Sporteko zuzendari nagusia. Moderatzailea Irene Cuesta izango da, Deustuko Unibertsitateko Marketineko irakasle titularra eta Etengabeko Prestakuntzako eta Prestakuntza Dualeko zuzendaria.

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>