Topaketa: “Emakumea enpresan: emakumea zuzendari/ekintzaile ASPEGIk antolatuta
Otsailaren 8an, osteguna, “Emakumea enpresan: emakumeak zuzendari/ekintzaile” izeneko beste topaketa bat egingo da Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean, ASPEGI Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak antolatuta eta Deustuko Unibertsitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin.
Ekitaldian izango dira Asunción Ibáñez, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Berrikuntza eta Ekintzailetza Espezializazioko Titulu Propioko zuzendari akademikoa eta Mª Pilar Rodríguez, Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Saileko irakasle titularra eta Giza Garapenerako Aisia, Kultura eta Komunikazioko zuzendaria. Besteak beste, gai hauei buruz hitz egingo dute: Ekintzailetza prozesua eta ekintzailearen profila: ekintzaileen profila desberdina da ikasleak neskak edo mutilak badira? Ikerketa lana: Emakumeen zuzentzeko modua, badago? Aukera bat da?Irtenbide posibleak: sareak sortu beharra, kontziliazioa. Jarduera amaitzeko denen arteko debatea egongo da, gure esperientziak azaltzeko eta euren bitartez debate eraikitzailea garatzeko.
