Topaketa profesionala: BBVA IT eta Siemens Gamesa

Topaketa profesionala: BBVA IT eta Siemens Gamesa
2022/11/08
14:00 – 16:00
Turing aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Deusto Ingeniaritzako lehen Topaketa Profesionalera, baldin eta zure betebehar akademikoek horretarako aukera ematen badizute. Aurreko urteetan bezala, enpresaren eta ikaslearen arteko topagunea sortu nahi dugu, unibertsitatean duzun esperientzia aberasteko jarduerak egin nahi ditugu, eta enpresa munduaren ikuspegi desberdinak hurbildu nahi dizkizugu, zure etorkizun profesionala nolakoa izango den ideia globalagoa izan dezazun.

Lehenengo saioa azaroaren 8an izango da, 14:00etatik 16:00etara, Turing aretoan, eta BBVA IT eta Siemens Gamesak egingo dute.

Zure lehen lanari nola aurre egin azalduko dizugu, elkarrizketatik hasi eta etapa berri batera egokitu arte, baita enpresa barruko ibilbide profesional desberdinak ere, eta bi enpresa handik nola ulertzen duten talentua sektore teknologikoan.

Topaketa bazkariaren ordutegian egiten denez, luntxa eskainiko zaie bertaratutakoei. Etorriko zara?

Irteera profesionalak. Tipologia, zure karrera profesionala garatzeko hainbat modu.

 

BBVA IT

  • Evangelina Gutierrez Portilla (Technical Lead Data)
  • Iñigo Orue Saiz (Data Developer)
  • Ana Belén Hurtado Morrón (Responsable del Equipo de Recruiting)

 

SIEMENS GAMESA

  • Yanire Pérez (HR Corporate Governance)

 

EMAN IZENA HEMEN

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>