Ekintzailetza eta Berrikuntzako Lidergo Publikoari buruzko Programa -PLPE- Topaketak, Alfonso Alonso Osasun Ministroarekin

Encuentros PLPE- Programa de Liderazgo Público en Emprendimiento e Innovación- con Alfonso Alonso, Ministro de Sanidad
2016/05/05
18:00 - 19:30
Deusto Business School Madrid
C/ Castelló, 76 28006 Madrid
Gehitu Google Calendarrera

 
Deusto Business Schoolek topaketa antolatu du datorren ostegunean, maiatzak 5, Alfonso Alonso Osasun Ministroarekin. Topaketa hori Ekintzailetza eta Berrikuntzako Lidergo Publikoari buruzko Programaren barruan dago eta Deusto Business Schoolen mendeurrenaren (1916-2016) ospakizunetako ekitaldien artean antolatu da.

 IZENA EMATEA

Alfonso Alonso Zuzenbidean eta Filologia Erromanikoan lizentziatua da, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko Ministroa eta EAEko PPko lehendakaria. Ibilbide politiko luzea garatu du, erantzukizun handiko karguak izan ditu, hasierako fasean, EAEn eta, ondoren, Parlamentuan. Gasteizko Udaleko Talde Popularreko zinegotzi modura ekin zion ibilbide politikoari (1996-1999); Gasteizko alkate izan zen (1999-2007) eta Gasteizko Talde Popularreko bozeramaile (2007- 2008). Ondoren, Legebiltzarkide Popularren Taldeko bozeramailea izan da Legebiltzarkide Popularren Taldeko gizarte arloko koordinatzailea, Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Batzordeko bokala; Etxebizitza batzordeko bokala eta Araudiko batzordeko bokala (2008-2011).

Informazio gehiago

 
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude