Bideratu ondo zure karrera profesionala informatikaren munduan: hasi mito batzuk baztertzen

2015/05/04
11:10 - 12:30
Ingeniaritza fakultateko 312. gela
Avenida de las Universidades 24 48007 Bilbao
Informatikako Gradu eta Masterreko azken ikasturteetako ikasleek sarritan jakinarazten dizkiote Fakultateari beren karrera profesionalari buruz dituzten kezkak. Hori dela eta, solasaldi txiki bat antolatu dute arlo horretako profesional batekin partekatzeko haien kezkak.
Hitzaldia Pablo Campok emango du, maiatzaren 4an, goizeko 11:10ean, 312. gelan. Informatikako 3. eta 4. mailako ikasle guztiak daude gonbidatuta.
Pablo Campo Deustuko Unibertsitateko Informatikako Ingeniaria da eta Lagun Aro Aseguruetako Informatika Zuzendaria. Horretaz gain, Deustuko Unibertsitatearekin aritzen da elkarlanean, graduondokoetako ikasleei laguntza eta orientazioa ematen.