English on Tuesdays
Ingelesez hitz egiten ikasi nahi baduzu, jatorrizko hiztunekin hitz eginez eta ondo pasatuz, zatoz Bilborock-era arratsaldeko 19:00etan. Sarrera librea eta doakoa da. English on Tuesdays Bilboko Udalaren programa da, Deustuko Unibertsitatearekin batera sortua.
Topaketa horietan dinamizatzaile arituko direnak Erasmus programarekin Bilbora heldutakoak dira. Ekintza horren helburua da ingelesezko mintzamena eta entzumena lantzea dinamika atseginen bidez. Saio bakoitzean, Bilboko 40 gaztek har dezakete parte, horretarako “gogoz joan behar da ingelesez hitz egiteko, ezagutza partekatzeko, beste gazte batzuk ezagutzeko eta Erresuma Batua, AEB, Australiako ikasleekin interakzioan aritzeko”.