Abokatutzaren jarduerarako masterreko agiriak emateko ekitaldia
Hurrengo ostegunean, martxoak 16, Deustuko Unibertsitateko Entzungelan Abokatutzaren jarduerarako masterraren 2015-2017 promozioko ikasleei agiriak emateko ekitaldia ospatuko dugu.
Bertan, Zuzenbide Fakultateko Dekanoak, Gema Tomas, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuko Dekanoak, Cralos Fuentenebro, eta Masterreko zuzendarikideek, Ainhoa Gutierrez eta Ignacio Amilibiak parte hartuko dute.
Gainera, Jorge Armando Bermudez González, Gipuzkoako Probintzia Fiskaltzako Delinkuentzia Informatikorako Fiskal Ordezkariaren irakasgai magistrala entzuteko aukera izango dugu.
Hitzaldiaren izenburua “Abogados y tecnología, retos jurídicos de la criminalidad informática” izango da.
Eguna: 2017ko martzoaren 16a
Ordua: 18:00etan
Lekua: Deustuko Unibertsitateko Entzungela (Bilboko Kanpusa)