CIVIS laneko trebakutza programako diplomak emateko ekitaldia

CIVIS laneko trebakutza programako diplomak emateko ekitaldia
2018/06/08
12:00 – 14:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Datorren ostiralean, ekainaren 8an, adimen desgaitasunen bat duten pertsonak lanean trebatzeko CIVIS ikastaroko diplomen banaketa egingo da, Gaude Erakundeak antolatuta, eta Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko Gizarte Inklusioari eta Desgaitasunari buruzko Masterrarekin lankidetzan.

Hauek arituko dira sariak banatzen: Josu Solabarrieta, Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko dekanoa; Itziar Etxebarria, Lanbideko Enplegurako Lanbide-heziketako Zerbitzuko arduraduna eta José Ramón Esparza, Gaudeko presidentea.

Proiektua irailetik ekainera garatzen da Deustuko Unibertsitatean eta parte hartzaileei gaitasun teoriko praktikoak eskaintzen dizkie euren enplegarritasuna hobetzeko, lan merkatuan arrakastaz sar daitezen. Gainera, ikasle guztiek egiten dituzte praktikak Bizkaiko lurraldeko hainbat enpresatan.

Programan, langabezian dauden 12 pertsonek hartu dute, eta Lanbideri eta Europako Gizarte Funtsaren laguntzari esker antolatu da. 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>