Deustuko genero ikuspegidun GrAL, MAL eta tesi onenen Benita Asas Manterola sarien banaketa

Deustuko genero ikuspegidun GrAL, MAL eta tesi onenen Benita Asas Manterola sarien banaketa
2022/12/16
12:30 – 13:30
Icaza Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
2021/2022 ikasturtean, Benita Asas Manterola (BAM) sarien deialdia egin zen lehen aldiz. Sari horiek Deustuko Unibertsitateko ikasleek genero ikuspegiarekin egiten duten ikerketa ezagutzera eman eta aitortzen dute.

Sari hau Unibertsitatearen III. Berdintasun Planaren ekintzetako bat da, GEARING-Roles proiektu europarrak bultzatua eta Banco Sabadell-Guipuzcoanok babestua.

Sariak 2022ko abenduaren 16an banatuko zaizkie irabazleei, ostiralean, 12:30ean, Icaza entzungelan, DBSren eraikinaren beheko solairuan. Toki kopurua dela eta, ekitaldira joateko, izena eman behar da ondorengo inprimakian.

Irabazleak

Doktorego tesien kategorian (ex acquo), hauek dira irabazleak: Estibaliz Linares, “El Iceberg Digital Machista. Análisis, prevención e intervención de las realidades machistas digitales que se reproducen en la natividad digital de la CAE” lanarekin eta Elena Ghidoni, “Developing structural intersectionality in legal analysis: the case of stereotypes as forms of discrimination” tesiarekin.  Master Amaierako Lanen Sailean, Lucía Carro izan da saritua, “El complejo de Cenicienta: experiencias y reflexiones de mujeres jóvenes feministas en el siglo XXI” lanarekin.

Gradu Amaierako Lanen artean, hauek dira saritutako egile eta lanak June Telletxea eta Izaro Ziluaga, “Zaintza-lanak erdigunean: etxe-langile migratuen aktibismoa eta aldarrikapenak”; Laura Molina “Maladaptive Schemas as an Explanation for Gender Differences in Eating Disorder Symptoms” eta Maddalen Hernandez, “Investigación y desarrollo de un Product-Service System relacionado con las necesidades actuales en el ciclo menstrual”.

Sariaren izenak Benita Asas Manterolari egiten dio ohore, 1873an Donostian jaiotako irakasle eta feministari. El Pensamiento Femenino egunkariaren sortzaileetako bat, Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionaleko zuzendaritza batzordeko presidentea izan zen, eta emakumeen boto-eskubidearen aldeko mugimendu sufragistan parte hartu zuen. 1886an zendu zen Bilbon.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>