Bizikletaren erabilera sustatzeko “Unibertsitatera bizikletaz” kanpainako sariak emango dira.
Deustuko Unibertsitateko irabazlea Zuzenbide Fakultateko Elena Bascones izan da. Hau da bere ideia: “Bilbon bidegorri gehiago jartzea, kaleetan irisgarritasun handiagoa izateko”. Ideia horrekin bizikleta bat irabazi du. Beste irabazleak Euskal Herriko Unibertsitatekoak dira eta hauek izan dira: Nekane Herrán, Jon Sever, Gorka Guarrotxena, Unai Rodríguez. Guztiek jasoko dituzte beren sariak abenduaren 18an, ostirala, goizeko 11:00etan Deustuko Memoria plazan.
Ekitaldian izango dira: Inés Ibañez de Maeztu, Zirkulazioa, Garraioak eta Ingurugiroko Zinegotzia; Enrique Rincón, Ingurumeneko Zuzendariordea; Juan José Etxeberria, Unibertsitateko Elkarteko eta Izaera eta Misioko Errektoreordea; Pello Azpitarte, Deusto Campuseko arduraduna; Fernando Asenjo, Deustuko Kirol Zuzendaria eta Osasun Batzordeko kidea; Carmelo Garitaonandia, EHUko campuseko Errektoreordea eta Sergio Seoane, EHUko Bizkaiko Ikasleen Zuzendaria.